Zero Zabor

Gipuzkoako gizartearen hainbat alorrek hondakinen aferari buruzko kontzientziazio, prebentzio eta formakuntzaren beharra adierazi dute. Eskaera horri erantzun asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Ikastolen Elkarteak eta Kristau Eskolak Zero Zabor Eskolak hitzarmena sinatu zuten 2012ko urrian, Gipuzkoako ikastetxeetan Lehen nahiz Bigarren Hezkuntzan Zero Zabor filosofia lantzeko.

2014-2015 ikasturterako eskaintza ikusi

Zer egin dugu orain arte?

2012-2013 ikasturtean zehar, Aranzadik Lehen Hezkuntzarako tailerrak sortu eta pilotu eran jarri ditu. Gipuzkoako 7 ikastetxetako LHko 5. eta 6. mailako 29 geletan, 643 ikaslek hartu zuten parte.

2013-2014 ikasturtean zehar, Gipuzkoako 24 eskoletako 68 geletan izan ginen, guztira 1549 ikaslek parte hartu zutelarik.

2014-2015 ikasturtean, Gipuzkoako 24 eskuletako 77 geletan izan ginen LHko tailerrak garatzen, guztira 1615 ikaslek parte zuten.

Oinarria

Tailerretan, Euskal Curriculumean proposatzen den "Gizarte errealitatea hobetzeko eta natura defendatzeko proiekuetan konprometitzea, norberaren edo/eta kolektiboen interesetan oinarritutako hausnarketen eta iritzi kritikoen ondorioz" konpetentzia lantzen da.

Kontaktua

Rai Mendiburu (rmendiburu@aranzadi.eus)

Aranzadi Zientzia Elkartea Gipuzkoako Foru Aldundia - Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketatko Departamentua